La Seu d’Urgell eta Arrasateko Trikitixa Eskolakoak batera aritu dira

0
1471

Lleidako udalerri honetako musika-eskolako zenbait lagun gurean ditugu egun hauetan. Izan ere, zenbait musikarik Arrasateko akordeoi hitzorduetan parte hartu dute.

Arrasateko Trikitixa Eskolak azaldu izan digu La Seu d’Urgell-go eskolan “gurearen antzeko soinu diatonikoa ere erakusten dutela”.

Ildo honetan, “badaramatzagu hilabete batzuk elkarrekin errepertorio ezberdinak lantzen”, eta asteburu honetan mamitu egin dute.

Elkarlana biribiltzeko, gaur arratsaldean kontzertu bat eman dute Kulturolako areto txikian, eta bereizita zein batuta aritu dira.

Maixa Lizarribar Saizar irakasleak gidaturik, soinujoleek, pandero-joleek, abeslariek,… ikus-entzuleen txalo beroak lortu dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen