‘La Furia’ arrasatearrak 4. diskoa egin du, euskara barne, ‘Post mortem’

0
1265

Nerea Lorón Díaz (Cascante, 1983) euskaraz rapeatu eta abestu du lanaren abestietako batean. Zenbait kolaborazio izan ditu lagun, tartean zenbait arrasatearrenak. Feminismoa, sumina, amatasuna, poesia,… hizpide ditu diskoan.

Bideoa: Baga Biga Produkzioak / Argazkia: MB artxiboa.

Bizitzaz, heriotzaz, feminismoaz, amatasunaz,… dihardu disko berrian ‘La Furia’k. Euskarari lekua egin dio abestietako batean, ‘Ama’ izenekoan, ‘Maurizia’ panderojolearen omenezkoan.

Lan berriak 10 abesti ditu, eta Arrasateko Shot! estudioan produzitu eta nahastu dituzte Iñaki Bengoak eta Rec Overflowk. Masterizazioaz Jonan Ordorika ardura da Mamian.

Kolaboratzaileen artean Maixa Lizarribar eta Ekiñe daude (‘Ama’ kantuan abesten eta panderoari eragiten), Screamers & Sinners taldeko Iago eta Karlote, baita Maite Arroitajauregi ‘Mursego’ ere (‘Ama’n biolontxeloari eragiten).

Oinarri musikalen egileak Iñaki Bengoa, Rec Overflow, Unai Muguruza, Asier Leatxe eta William Pander dira. Disko berria aurkezteari ekin diote, eta taldea emakumeek osatzen dute. ‘La Furia’k aurrez beste hiru disko eginak ditu:

‘No hay clemencia’ (2013), ‘Vendaval’ (2017) eta ‘Pecadora’ (2019). Lan berria honezkero ikus-entzungai eta erosgai duzue:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen