Kultur ikuskizunetarako online sarrerak erosteko kudeaketa-tasa kendu da erabiltzailearentzat

0
515

Kudeaketa-tasa Udalak hartuko du bere gain. Udalak erreziboak automatikoki ordaintzeko makina bat ere jarri du BAZen.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak kendu egin du kultur ikuskizunetarako online sarrerak erosteko kudeaketa-tasa. Kudeaketa-tasa Udalak hartuko du bere gain. Sarrerak orain arte bezala salduko dira, www.arrasate.eus web orriaren bidez.

Ekimena Udal Gobernuaren (EAJ/PSE) eta EH Bilduren arteko 2022ko aurrekontu akordiotik abiatzen da. EH Bilduk egindako 8 proposamenetako bat da, alderdien arteko akordioan jasotakoa.

Udalak erreziboak automatikoki ordaintzeko makina bat instalatu du BAZen

Arrasateko Udalak kutxazain bat jarri du BAZen ordainagiriak automatikoki ordaintzeko. Zerga edo isunei dagozkien ordainagiriak azkar eta eroso ordaintzeko aukera emango du.

Udalak herritarrei arreta eraginkorra eskaintzea du helburu: “BAZen ilarak eta itxaronaldiak murriztuko ditu, herritarrei sistema erraz eta azkar bat eskainiko die Udalarekin dituzten zerga-betebeharrak betetzeko, ordainagiriak ordaintzeko leku bateratu bat lortuko da eta bilketa-sistemarekin integrazio informatikoa bermatuko da. Aurrera pausua da”.

Ordainagiriak txartel fisiko zein birtual bidez automatikoki ordaintzeko aukera eskaintzen zaio udalerriari. Ordainagiriak duen barra-kodea makinaren irakurgailura hurbildu bezain laster, makinak ordainagiria identifikatuko du. Ondoren, txartel fisiko baten bidez ordaintzeko aukeraz gain, contactless sistemaren bidez ordaintzeko aukera emango du(txartel birtuala). Azkenik, herritarrak egindako izapidearen egiaztagiria lortuko luke. Ezin da eskudirutan ordaindu.

BAZ-enordutegi berean erabil daiteke makina: astelehenetik ostiralera 8:30-19:00etan eta larunbatean 9:00etatik 13:00etara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen