Kontzertua: IOSU IZAGIRRE

0
180

Ostiral honetan, azaroak 4, Kajoi tabernan, arratsaldeko 19:00etan, Ibai-Artek eta Kajoik elkarlanean antolatuta.

Beheko testua eta kartela: Ibai-Arte.

Lehen diskoa grabatu aurretik, errepertorio guztia eszenaratu nahi dute eta Arrasateko publikoaren erreakzioa ikusi. Blues jazz seikote honek, Iosu Izagirrek egindako Mingus estiloaren analisian oinarritutako konposizio originalak nola entzuten diren ikusi nahi du, Arrasatekoa bezalako publiko aditu baten aurrean.

Mingusen obran gospela, bluesa, musika afrikarra, New Orleansekoa, Mexikokoa, Kolonbiakoa, swing-a, bebop-a, Duke Ellington, Debussy eta Stravinskyren eraginak eta free jazza entzun ditzakegu. Hori guztia, autorea lehen notatik identifikatuz eta sentsibilitatez inpregnatuz, baina baita aldarrikapen politikoaz eta sarkasmoaz ere.

Seikotea musikan eskarmentu handia duten musikariek osatzen dute, eta guztiak pasa dira Arrasatetik azken urteotan, Arrasate Bluesetik edo Hauspo Egunetik (Koldo Uriarteren kasuan, Iñaki Plazarekin etorri zen). Hau da seikotea:

  • Iosu Izaguirre, kontrabaxua
  • Rubén Salvador, tronpeta
  • Pablo Ramos, saxofoia
  • Asier Iturbe, tronboia
  • Aitor Bravo, bateria
  • Koldo Uriarte, pianoa

Kajoi tabernaren eta Ibai-Arteren arteko lankidetza da, Arrasate Blues 365 egitasmoaren barnean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen