Kontraldek gertuko kontzertu hunkigarria eman du Mondra&Rollen

0
1713

Laukote arrasatearrak ‘Magu’ bidelagun izan du oholtza gainean ere, eta elkarrekin bi abesti eskaini dituzte. Zale ugarik kontzertua bertatik bertara jarraitu dute.

Mondra&Rollen bigarren eguna martxan da, eta jardunari ekiteko Kontraldeko lagunak aritu dira oholtzan.

‘Joan zinen eguna’, ‘Beldurrik ez den bihotzetan’, ‘Gerra zikina’, ‘Galdera gehiegi’ eta beste hainbat kantu eskaini dituzte.

Kontraldek eskertuta azaldu da eta abestiak pertsona ugariri eskaini dizkie, tartean Kataluniatik eta Galizatik etorritako lagunei.

Oxel, Julen, Manex eta ‘Boli’ri beste musikari bat gehitu zaie, Oier Beitia ‘Magu’, “gure haurtzarotik erreferente eta orain bidelagun”.

Guztiek batera Arrasateko Zakarrak talde historikoaren ‘El día del juicio final’ eta lauko gaztearen ‘Galdera gehiegi’ eskaini dituzte.

Hurbileko kontzertu hunkigarria izan da Monterron parkekoa, eta ikus-entzuleek txaloekin eskertu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen