Kañeria 13k Lezearen omenez ere kontzertua eskaini du

0
1036

Kontzertu honetan keinu polit bat izan da: Lezearen koadrilak bere pegatina bat oparitu dio Kañeria 13ko ‘Osoron’i, eta gitarrista honek (Lezearen taldekide ohiak) ‘pegata’ bere gitarrari itsatsi dio.

Kontzertuko argazkia: Jon Alza / Lezearen argazkia: Familia.

Mikel Lezea Iriarte musikari arrasatearra tamalez aurtengo azaroaren 20an zendu da, 40 urte zituela.

Bere koadrilako lagunek gogoan dute, eta hori argi geratu da orain gutxi Ez Donk Amaituk antolatutako jaialdian.

Eta zehatzago Kañeria 13 taldearen zuzenekoan. Lezearen koadrilako zenbait lagunek bertan izan dira, ikus-entzuleen artean, baita Jon Zubiaga ‘Osoron’ musikaria ere, oholtza gainean, Kañeria 13ko kide bezala.

Arrasatear musikari hau Lezearen taldekide izan zen Gatillazo taldean, eta Lezearen koadrilako lagun batek, Gaztetxeko kontzertuan, Lezearen pegatina bat publikotik luzatu dionean, Osoronek ‘pegata’ hartu eta bere gitarran itsatsi du.

Kañeria 13k Lezearen omenez ere eskaini du kontzertua, baita RIP taldearen omenez ere. Izan ere, Ez Donk Amaitu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen