Kajoiren 37. urteurrena jai musikal batekin ospatuko da

0
565

Kartela: Jose Angel Iturbe / Beheko testua: Ibai-Arte.

Denbora oso azkar igarotzen da, eta ekainaren 19an, 37 urte beteko dira Kajoi tabernak 1987an ateak ireki zituela, San Juan batzuen bezperan.

Aurtengorako, Ibai-Arterekin elkarlanean, eta urtero bezala, Kajoi ospakizun berezi bat prestatzen ari da, bezeroei euren fideltasuna eskertzeko modu bat.

Arrasatearrei festara gonbidatu nahi diegu eta horretarako, ekimen desberdinak ari dira prestatzen.

Adierazgarriena Iosu Izaguirre Sextet musika taldearen esku egongo da, urtebetetzeari soinu-banda jartzera datorren arabar musikari eskarmentudunen seikotea, ekainaren 19an, arratsaldeko 19.00etan. Seikote hau, Dazzen arrakasta izatetik dator, publiko oso zorrotza duen Gasteizko musika tabernatik. Ez da taldea Kajoi tabernan izango den lehen aldia, izan ere, aurkeztera datozen diskoa grabatu aurretik, diskoa grabatzeko behar den erraztasuna hartzeko egon baitziren.

Seikotea honako hauek osatzen dute: Iosu Izaguirre kontrabaxuan ( Betagarrin ibilitakoa eta Big Band baten zuzendaria), Ruben Salvado tronpetan (ekainaren 28an Arrasateko Big Bandarekin ariko da), Pablo Ramos saxoan, Asier Iturbe tronboain, Koldo Uriarte tekletan (izen handiko piano-jolea, Mikel Urdangarin eta beste askorekin lan egindakoa) eta Aitor Bravo baterian (Potato eta beste talde askoren bateria). Estatuko musika kritikari askok goraipatu dute aurkeztera datozen diskoa eta Herriko Plazan gozatu ahal izango dugu.

Eta beste batzuen artean, goraipatzekoa da ere, Kajoiren 37. urteurrena iragartzen duen karteleko lamina Jose Angel Iturbek eskuz egindakoa dela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen