Julen Ribasek Su Ta Garren komikia egin du, taldearen historia oinarri

0
1243

Komikigile musakolar-arrasatearrak, Alex Tello gidoigilearekin batera, ‘Sua’ izeneko komiki-lana egin du. Heavy metal taldeak iragarri du azaroaren 15ean jarriko dela erosgai.

Argazkia: MB artxiboa / Irudia: Julen Rivas – Su Ta Gar.

Su Ta Garrek ezagutzera eman du ‘Sua’ komiki lana, Twitterreko bere kontu ofizialaren bitartez.
Iragarri du komikia 80 orrialde eta tapa gogorra dituela, kolorez betea.

“Lan bikaina da”, baloratu du heavy metal taldea. Komikiaren trama Eibarko taldearen “kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz” jozten dute, eta hitzaurrea Mikel Sotorena da.

Istorio honek “fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen” ditu, “azken 30 urteetako gure historia gogoraraziz”.

Su Ta Garrek aurreartu ahal izan duenez, Sua izeneko gaztea “bere bizimoduarekin atsekabetuta dago eta bere motibazio bakarra parrandan murgiltzea izango da”.

“Hondoa jo ostean, musikarako grinak hauspotuta ilusioz ekin eta sentipenak askatuko ditu testuinguru soziopolitiko nahasiarekin topo egingo duelarik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen