Josune Murgoitiok ‘Destino Estambul’ eleberri berria aurkeztuko du

    0
    787

    Idazle arrasatearrarentzat bere laugarren liburua izango da, ‘Viaje a Turquia’ ren ondoren, bigarrena herrialde euro-asiarrean girotua. Turkiako kultura ezagutzera emateko denbora-pasa bilduma ere idatzi du.

    Datorren astean Josune Murgoitiok ‘Destino Estambul’ eleberria aurkeztuko du. Idazle arrasatearrarentzat bere laugarren liburua izango da, ‘Viaje a Turquia’ ren ondoren, bigarrena herrialde euro-asiarrean girotua.

    Murgoitioren liburu berria, aurreko liburuak bezala, Amazonen egongo da salgai. Berak esan digunez, “duela urtebete hartutako erabakia da, nire komunitate osoa Interneten, nire blogean eta nire sare sozialetan baitago. Nire irakurleak mundu osoan zehar daude “. Horrez gain, “Idazle independente gisa Amazon erabiltzen dut argitaratzeko ematen dituen erraztasunengatik, eta mundu mailako erakuslea delako.”

    Murgoitio iaz hasi zen ‘Destino Estambul’ idazten. “Patxadaz idatzi dudan liburua da, azken zatia izan ezik, Amazon Sarira aurkezten bainaiz”. Urtero antolatzen den lehiaketa da, eta plataforma honen bidez liburuak argitaratzen dituzten idazle independenteek parte hartzen dute.

    Idazleak Turkiari buruz duen ezagutzatik sortu da ‘Destino Estambul’. “8 urte daramatzat herrialde honetara bidaiatzen eta oso ondo ezagutzen dut bertako kultura. Koaderno batean idazten hasi nintzen, eta istorioa besterik gabe hasi zen sortzen. Oraingo honetan ez ditut pertsonaien profilak edo istorioa aldez aurretik sortu. “

    Eleberriak Turkiara lanagatik bidaiatzen duen neska baten istorioa kontatzen du, Istanbul erakutsiko dion mutil bat ezagutuko du eta hiriaz maiteminduko da. “Orduan, egin edo ez egin eztabaida sortzen da, arrazoiaren aurkako grina. Zalantza-itsaso horretan, nazioarteko harreman hori familia-zigiluaren eta tradizioen testuinguruan hasten da, eta horrek oztopatzen du. “

    Beste proiektu batzuk

    Murgoitiok Covid-19ak eragindako konfinamenduari etekina atera dio, eta turkiar gaiei buruzko denbora-pasa bilduma bat ere argitaratu du. “Konfinamenduan euskal gaiekin denbora-pasak ematen zituztela ikusi nuelako sortu zen ideia, eta turkiar kultura ezagutarazteko modu ludiko bat izango zela bururatu zitzaidan.” Denbora-pasak Ko-fi izeneko mikro menbresia baten bidez deskarga daitezke.

    Murgoitiok ere lanean jarraitu du Almilarekin. Turkiar bitxiak saltzen dituen enpresa bat da. “Orain arte, gure Instagram profilaren bidez saltzen aritu gara, baina laster online denda bat jarriko dugu martxan. Denbora daramagu martxan jartzeko gogoz.”

    Bloga: Brave Readers https://bravereaders.es/

    Pasatiempos a lo turco: https://ko-fi.com/post/Pasatiempos-a-lo-turco-sopa-de-letras-y-crucigram-L3L71UP1N

    Almila: https://www.instagram.com/almilaesenciaturquia/

    Viaje a Turquía: https://www.amazon.es/Viaje-Turqu%C3%ADa-Marmaris-Estambul-Diyarbakir-ebook/dp/B07R5CHFHS/ref=tmm_kin_swatch_0?_encoding=UTF8&qid=1593080805&sr=8-1

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen