Jon Maiak ‘Kantu bat gara’ solidarioa eskainiko du gonbidatu bereziekin

0
722

Jon Maia Soria (Urretxu, 1972) bertsolaria izateaz gain, abeslaria, idazlea, itzultzailea edota dokumentalgilea ere bada.

Arrasaten kontzertu berezi eta solidarioa eskainiko du hainbat gonbidatu berezirekin ‘Kantu bat gara’ emankizunarekin, “kontzertu soila ez dena”:

“Jonek euskal kulturaren, historiaren eta identitatearen ikuspegi partikular bat zabaltzen du bere kantutegiaren bidez, hitzaren emozioa kantu bihurtuz eta publikoaren konplizitatea bilatuz beti”.

Kontuan hartzekoa da nazio mailako hainbat talde eta abeslarien letragilea izan dela, eta kantu hauen bidez “bidaia bat proposatzen dute”.

Hala, Negu Gorriak, Benito Lertxundi, Gari, Anari, Gozategi, Mikel Urdangarin, Ken zazpi edota Pirritx eta Porrotxentzat idatzitako kantuek osatzen dute bere zuzenekoetako kantutegia.

“Beste mundu bat posible dela eta txarrenari onena ateratzea izaten dira” Jonen aldarrikapenetako bi. Kontzertu solidario hauetan migratzaileei “babesa ematen dion Irungo Harrera Sarea eta Donostiako kaleetan lo egiten duen jendeari afariak ematen dizkion Kaleko Afari Solidarioak taldea izango ditu bidelagun, kontzertuko irabazien zati bat haientzat izango delarik”.

‘Kantu bat gara’ ikuskizuna abenduaren 23an (eguakotxa) izango da Amaia Udal Antzokian. Momentuz (abenduaren 20an) sarrerak lor daitezke hemen klikatuz

Bide honetan, Jon Maia Soriak gaur, abenduaren 20an, ‘Kantu hau kantatu’ single eta bideoklipa aurkeztu ditu sare sozialetan, honatx:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen