Iturbideko 43 positibo daude egun, eta denera 17 sendatze izan dira, baita 21 heriotza ere

0
2049

Azken orduetan ez da aldaketarik izan Arrasateko egoitzan, Aldundiak jakitera eman duen bezala. Desinfekzio lan berriak egin dira bertan, baita Aretxabaletako GSR egoitzan ere.

Iturbide egoitzako pertsonen artean ez da gorabeherarik izan, Covid19-aren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak informatu bezala.

Gipuzkoan lagun batek gaixotasuna gainditu du, hiruk positibo eman dute eta lau zendu dira.

Covid19-ari aurre eginez, desinfekzio lanak lau egunean behin egiten dira lurraldeko egoitzetan, eta azken orduetan hala egin dute Iturbiden eta Aretxabaletako GSRen.

Lan hauek aurrera eramaten dituzte suhiltzaileek, DYAko boluntarioek eta lan horretan espezializatutako enpresa batek.

Era berean, Aldundiak materiala lortzen jarraitzen du, eta tartean dohaintza batzuk ere jasotzen ari da, adibidez Fagor Industrialen aldetik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen