Iturbideko 3 pertsona zendu dira eta bertako guztiei testa egin diete

3
2868

Ondorioz, honezkero 14 dira Iturbide egoitzako heriotzak. Aldundiak azaldu du bertako adineko guztiei testak egin zaizkiela. Gipuzkoan orokorrean 8 pertsona zendu dira, azken datu ofizialen arabera.

Azken orduetako 3 heriotzekin 14 dira Iturbide egoitzako heriotzak. Horren aurrean, Aldundiak jakitera eman du, Osakidetzaren eskutik, “mapatze zehatz” bat egiten ari direla “birusak eragindako pertsona kopuru zehatza ezagutzeko, egoiliarrena zein langileena, sintomatikoak nahiz asintomatikoak”.

Horrela, kutsatze arrisku maila identifikatzea nahi da, baita momentu bakoitzean hartu beharreko neurriak zehaztea ere.

Sintomak zituzten egoiliarrei eta langileei Osakidetzak PCR frogak egin dizkie, bai Iturbiden bai Gipuzkoako beste adineko egoitzetan. Gainera, test azkarrak iritsi direnean, “sintomak ez dituzten pertsonei test bikoitza egin diete”.

Bi frogak eginda posible da “kasu asintomatikoak detektatzea, baita inmunizatuta daudenak eta gaixotasuna pasa dutenak ere”.

Aldundiak gehitu du “gure esku dauden baliabide guztiekin jarraituko diogula aurre egiten hain konplexua den egoera honi”.

3 IRUZKIN

  1. Zahar egoitzaren kudeaketaz, Arrasateko udala arduratzen da. Osasun krisialdi honek gure zaharrei nola jotzen dien ikusita. Hildako kopurua, zendatuak…. datu ikaragarri hauek ikusita harrigarria iruditzen zait gure alkatesaren hitz eta deklaraziorik ez ikusteak. Oraindikan zoritxarrez gogoratzen det gure herrikide bate heriotza mendi batean eta nola gure alkatesa Maria ubartetxena anderean dolumin deklarazioez aparte nola egon zen egunero lehen mailan argikari guztiak eta erreskateko detalle xunenak ere azalduz . UDAL HAUTESKUNDE aurretik gertatu zen zorigaitz hau. Gaur egun 31 egun itxialdi eta herri mailan 177 kutxatu eta heriotz tasa oraindikan zintzilik egonik, oraindik gure alkatesa ez da ez ageri ezta arpegirik emun, ezta hartu diren eta eginbeharrekoaren edo inungo direktrizerik ez herritarrentzat . Zergatik? Lotsa apur bat eduki mesedez eta errespetu apur bat eska diotzut krisi honekin norbait galdu ditugun herritarrekiko. Negligentziagatik eta zure beharrak gaizki edo ez egiteagatik herritar xume honek kargu uzteko eta bere beharrak betetzen dituen norbaiti utzi. Herri hau ez du haibesteko inkompentzia eta inoperante den udal hau merezi. eskerrik asko

  2. Hau oso kontu larria da, herrian daukagun egoitza bakarra izanik eta jakinaren gainean non jotzen ari den birusa batez ere, ez al da egon hau guztia prebenitzeko modurik? eta bertako langileek zer diote? eta arduradunek? zer ari da gertatzen? zer ari dira egiten? laguntzarik behar al dute herritarren aldetik? Iturbide Egoitza argazkietan ateratzen den bezala dagoenaren sentsazioa ematen du: ITXITA! Ateak itxita, informaziorik ez, inork ez du ezer argitzen eta bapatean egoera jasanezina denean guztiak eztanda egin du. Garbi dago norbaitek azalpenak eman beharko dituela eta bestelakoan ondorioak izan. Biktimei: bertako langile, egoiliar eta familiei animoak! eta doluminak maite dituzten pertsonak galdu dituztenei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen