Hitzaldi honetan, ohiko irakurketaren inguruko oldozmen sakona egiteaz gain, irakurzaletasuna maila jasora eramateko egungo irakurketa-paradigmak aldatu beharraz jardungo da. Irakurketa maila jasoa duenak besterik ez du erabateko ulermen-maila izaten. Lortu nahi?
Hitzaldiak bi atal izango ditu: bata eremu profesionala (Hezkuntza-esparruko langileak, Komunikazio esparruko profesionalak, Hedabideak eta Irakurzalea den jendea) 09:00-etatik 11:00-etara. Bestea gizartearentzat (irakurleak, gurasoak eta adin guztietako ikasleak) 18:00-etatik–20:00-etara.
Aurkezlea Gorka Aurre izango da. Zuzenbidean Lizentziatua. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izana (1990-2005). Itzultzaile profesionala eta PRAKAGORRI SL-ko Zuzendaria. LEKTURALIA Irakurketa Jasorako Metodologiaren sortzaile. Neurotrainerra. Hizlaria eta idazlea.
Data: 2021/11/23
Ordua: 09:00-11:00 eta 18:00-20:00
Lekua: Garaia Parke Teknologikoa
Antolatzailea: Gorka Aurre (Prakagorri)
Edukiak
- Irakurketa: oldozmen beharra.
- Irakurketa klasikoa: eragozpen eta ajeak.
- Ohiko irakurketa paradigmaren errotiko premiazko eraldaketa beharra.
- Goi mailako irakurle izateko klabeak.
- Ekimenerako proposamen zehatzak .