Testua: Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea.
HAZIA musikala Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sortzaile eta bultzatzailearen irudikapen artistiko bat da, eta, Arizmendiarrieta Barinagan sortu zenekotik hasita, seminarioan, 1936ko gerrako giza urraduran eta bilakaera larrian, enpresen berpizkundean eta 1941ean Arrasatera iritsi zenean eratu zuen proiekzio unibertsalean egindako bidea hartzen du.
Haren bizitzako gertakari eta egoera errealetan oinarrituta, eszenaratze artistiko musikala gure herriaren garapena markatu zuten ekintzekin lotura zuzena duten koreografiekin eta irudien ilustrazioekin janzten da. Musikala Arrasaten estreinatuko da, irailaren 17an, Amaia Antzokian, eta irailaren 18an ere toki berean ikusi ahal izango da, eta 16 eszenaz eta 22 abestiz osatuta dago. Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, 10 abeslari, 12 aktore, 11 musikari, 12 dantzari, Easo Abesbatza, Easo Eskolania eta Goikobalu Abesbatza arituko dira.
Bi egunetarako sarrerak daude salgai helbide honetan: https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/2209017Hazia@Janto_KB/AMARRASA , Arrasateko taberna hauetan: Ezkiña, Itsaslur, Kajoi eta Monte, eta ekitaldia hasi baino ordubete lehenago leihatilan.