Ibai-Artek eta Kajoik antolatuta, blues-jazz kontzertua plazaratu zuten maila altuko musikariek: Iosu Izagirre, Koldo Uriarte, Ruben Salvador,…
Maila altuko musikariek esku hartu zuten ostiraleko kontzertuan, Betagarri talde ohiko Iosu Izagirre kontxabaxistarekin batera.
Adibidez Koldo Uriartek (pianojolea) euskal musikari ospetsuekin jo izan du, besteak beste, Mikel Urdagarinekin.
Rubén Salvadorrek (tronpeta), irakasle gisa, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionalean esperientzia dauka. Juan Carlos Perez, Kiko Veneno,… eta beste hainbat sortzaile ospetsurekin jo izan du.
Aitor Bravo (bateria-joleak) Potato taldearekin aritu izan da, eta Herriko plazako kontzertua beste bi gaztek osatu zuten: Pablo Ramos (saxofoia) eta Asier Iturbe (tronboia).
Iosu Izagirre Urbinako musikariaren piezekin gozatu ahal izan zen, estilo ugaritan oinarriturik: gospela, bluesa, musika afrikarra, New Orleansekoa, Mexikokoa, Kolonbiakoa, swing-a, bebop-a, Duke Ellington, Debussy eta Stravinskyren eraginak eta free jazza.