Iñigo Txintxurreta ‘Txintxu’ aktorea zendu da, baina ez bere komedia

0
4639

Arrasatear ezagunak bertako Tunantes del Norte antzerki taldean, Amaia Antzokiko Playback jaialdietan, ‘Handia’ filman,… parte hartu zuen, eta musikagintzan ere jardun zuen.

Argazkiak: I.T. eta Mikel, artxibokoak.

Iñigo Txintxurreta Zabala 1967an jaio zen eta gaztetatik umorea eta antzerkia gustuko izan zituen. Horrela, Arrasateko ‘Tunantes del Norte’ taldean parte hartu zuen.

Egitasmo hau Gurea Gaztetxean sortu zen, eta eraikin okupatuko ekimenetako bat izan zen. Iñigo publizitaterako ere aktore aritu zen, eta Mugarri auto kontsezionarioko iragarki baterako grabatu zuen, besteak beste, Bedoñarako errepidean aldapan gora.

Gogoangarria da ere 1990. urtean ‘Harristi’rekin eta beste lagun batzuekin batera, Amaia Antzokiko Playback jaialdian parte hartu zuela; Txintxuk Freddie Mercury-rena egiten eta Harristik Montserrak Caballé-ren paperean.

Ekitaldi jendetsu hauek SUDC elkarteak antolatzen zituen, eta 1991. urtean Txintxuk Julio Iglesiasen, ACDCren abeslariaren, Pimpinelako gizonezko abeslariaren,… paperak bete zituela publikoaren gozamenerako.

Hala, Txintxu pertsona ezaguna zen Arrasaten eta Sanjoanetako danborradetan ere parte hartu zuen Eskoziarren konpainiarekin. Baita 1967an jaiotako lagunen kintadetan ere.

Kultur zaletasunari eutsi egin zion eta musika ere egin egin zuen, adibidez kaxa peruarrari eragin zion Donostiako zenbait jam sessiotan, 2015ean Mondraberriri azaldu zion bezala.

Zinemagintzan 2016 urtean ‘Handia’ filmaren grabazioan parte hartu zuen, aktore estra gisa, Mikel lagun arrasatearrarekin batera. Mariasun Pagoaga aktore arrasatearrak bigarren amonaren papera bete zuen.

Filma Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendu zuten, eta Altzoko pertsona erraldoiaren historia kontatzen du.

2017an Azto Larankha artisten elkartea abiatu zuen Lasarte-Orian, Iñaki Buenaposada eta Fernando Maranterekin batera.

Iñigo, baina, gaur zendu da bere herrian 54 urte zituela, doluminak familiari eta gertukoei, lurrak gozo har zaitzala Txintxu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen