Zuzenketa: Sarrera doakoa izango da Ines Osinaga Urizar eta taldekideen kontzertuan

0
1416

Argazkia: Itsasoa da bide bakarra.

Mondraberrik atzo nahi barik okerreko datu bat zabaldu zuen, adieraziz kontzerturako sarrerak erosi behar zirela. Sarrerak, ordea, doakoak izango dira. Sentitzen ditugu eragozpenak.

‘Itsasoa da bide bakarra’ kontzertua uztailaren 27an gaueko 22:00etatik aurrera izango da Monterron parkean. Giro euritsua eginez gero, Amaia Udal Antzokian izango da.

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, sortzaile, musikari eta ikertzaile arrasatearrak Kubako kideekin kontzertua egingo du ‘betaurreko moreak’ jantzita, Udazabal egitarauaren baitan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen