Hauspo Egunean aritutako Tanxugueiras Eurovisionerako hautagai dira

0
575

Ibai-Artek eta Arrasateko Trikitixa Eskolak 2020an antolatutako jaialdian parte hartu zuen talde galiziarrak. Egun espainiar estatua Eurovisionen ordezkatzeko talde faboritoa da adituen esanetan.

Irudia: Tanxugueiras.

Folk talde hau Galizian sortu zuten 2016 urtean, eta bertako herri-musika jorratzeaz gain, emakumearen ahalduntzea du helburu.

Taldekideek euren burua “emakume gogorrak, ausartak eta enpoderatuak” bezala definitzen dute. Taldeak bi disko eginak eta plazaratuak ditu.

Iaz, Ibai-Artek eta Arrasateko Trikitixa Eskolak antolaturik, Hauspo Egunean esku hartu zuten eta publikoaren txalo beroak lortu zituzten.

Emanaldi horretan umore ona agertu zuten eta publikoak taldearekin elkarreragiteko aukera zabaldu zuten.

Gaur egun espainiar estatua Eurovisionen ordezkatzeko hautagaietako bat da, eta adituen esanetan, izengai nagusia da. Benidorm Fest 2022 jaialdian erabakiko da galiziar taldea izango den edo ez. Jaialdia urtarrilaren amaieran ospatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen