Beheko testua: Harreman GGKE.
Harreman GGKEak kanpaina bat abiarazi du Sirian eta Turkian izandako lurrikararen biktimei laguntzeko
Naturak bere alderik suntsitzaileena erakutsi digu berriro, eta oraingoan Siriari eta Turkiari eragin dien lurrikara izugarri baten bidez izan da. Milaka dira hil diren pertsonak eta milioika ezer gabe geratu direnak. Milaka etxe eta eraikin suntsituta. Eta biktima guztien artean beti bezala, pertsona pobreenak dira kaltetuenak. Larrialdi egoera hau, zoritxarrez, asko luzatuko da denboran, beste hondamendi batzuetan gertatu den bezala.
Harreman-en ustez, betebehar morala da horien guztien SUFRIMENDUA gogoan izatea, eta, gure laguntza-filosofiarekin, “inork ezin die guztiei lagundu, baina guztiok lagun diezaiokegu norbaiti” kanpaina bat abian jarri du, dirua biltzeko eta, gure ahalbideetatik, zorigaitz lazgarri hori arintzeko.
Bildutako dirua kaltetutako eremuetan espezializatutako gure konfiantzazko eta sarritan lan egin ohi dugun GKEetako bati emango dizkiogu. Hori aztertzen ari gara gaur egun.
Ohikoa denez, Harreman-en gardentasun-konpromisoan, hartzen den erabakia hedabideen bidez jakinaraziko da, eta, ondoren, informazio-hitzaldi bat antolatuko da jasotako kolaborazioek nora bideratuak izan diren eta zertan erabili diren berri emateko.
Pertsona askok jasa dituzte lurrikararen ondorioak, eta, zoritxarrez, luzaroan sufritzen jarraituko dute. Horregatik, Harreman-ek laguntzera gonbidatzen zaituzte, “ESKU ZABAL JOKATZERA” ekarpen ekonomiko bat eginez. Horretarako Harreman-ek honako banku-kontu hauek ditu:
HARREMAN kontuak:
- Laboral Kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825
- Kutxabank: ES95 2095 5055 51 1061985981
- Caixa: ES67 2100 1972 03 0200112601
- Caja Rural: ES83 3008 0253 49 2793534526
Gogorarazi nahi dugu jasotako kolaborazioek ogasunari dagokion desgrabazioa izango dutela.
Desgrabazioa baliatu nahi dutenek Harreman-i jakinarazi behar dizkiote datu pertsonalak.
ESKERRIK ASKO KALTETUAK IZAN DIREN SUFRIMENDUA ARINTZEN LAGUNTZEAGATIK!!!!