Guztia prest Arrasateko II. Gazte Olinpiadentzat “15 egun besterik ez!”

0
1475

Ekainaren 21ean, San Juanen testuinguruan, ospatuko dira Arrasateko II. Gazte Olinpiadak, eta eguna goizetik gauera arteko jardueraz beteta dator. Eguna Monterronen gosariarekin hasiko da 09:30ean: zumua, fruta, bolleriak eta kafea, eguna energiaz beteta hasteko.

Jolas, desafio eta erronka ugari izango dira, lagunarteko lehiak, kiroltasuna eta umorea uztartuz. Goizeko dinamiken ostean, 14:30ean rugby taldearen eskutik, iaz bezala, 3. denpora eskainiko dute. Arratsaldean zehar, finalak eta zozketak izango dira protagonista.

Olinpiadak amaitzean, sari banaketa eta ospakizuna egingo dira eta aurten, Ezkiñako kaña osterako itxiko da festa.

Sariak:

1. sailkatua: Asteburu bat Ekain-Xokoa landetxean
2. sailkatua: Bazkaria Uxarten, igerileku zerbitzuarekin
3. sailkatua: Arrasateko komertzioek osatutako saski potoloa
4. sailkatua: Hurrengo ediziorako izen-ematea doan
Talde onena (animazio, giro eta estetikagatik): Kubata ronda bat Osoriken!
Azken postuan geratutako taldearentzat: Heiz-en likore botilak

Horrez gain, zozketa bereziak egingo dira parte hartzaileen artean, horretarako bazkariko tiketa gorde:

  • Mondra&Roll-erako 3 sarrera bikoitz
  • Maitia arropa dendako erosketa bonoa
  • Oreka kafetegiko gozo bonoa

Egitarauan laguntzaile ugari agertzen dira, eta haiei esker da posible ospakizun honen antolakuntza: Uxarte, Osorik, Mondra&Roll, Heiz, Maitia, ATX, Oreka, ART, Arrasateko Udala, Mondrate eta Landaluze

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen