Lau sortzaileek irudia, musika eta hitzak elkartutako saioa eman zuten atzo Irati Topagunean, ‘Fereka’ liburua oinarri.
Bideoa eta argazkia: Irati Taberna.
Elkarlan honen inguruan azaldu dute “sorkuntzak batu dituela, eta bakoitza bere diziplinaren mugetatik harago joan nahiak bultzatu duela elkarlana”.
Saio honetan esku hartu dute Iraitz Agirre Arangurenek, Maria Oses Saizek, Libe Argoitia Lezetak eta Ekiñe Casado Uriartek.
“Ikuskizun honek gorputza du abiapuntu, eta gorputza jomuga: azala, aurpegia eta odola dira proiektu honen hiru hariak”.
