Giro umoretsu eta solidarioa izan dira Elorregiko Movember topaketan

0
712

Bergara eta Arrasateko (Mondravember) taldeak elkartu dira San Prudentzion gaur eguerdian, baita Oñatiko ordezkaritza txiki bat ere.

Antolatzaileek azpimarratu dute ekitaldi honen garrantzia, “herri ezberdinetan elkarlanean gabiltzan taldeak hemen elkartzen baikara. Elkartzea oso garrantzitsua da”.

“Iaz pandemia egon zen, baina neurriak hartu genituen eta eguraldia lagun izan genuen. Jende ugari elkartu ginen eta aurten euria ari duen arren, umore onean gabiltza”.

Horretan animatzaile nagusia ‘Azkaiter Pelox’ bergararra izan da, disko jartzaileak lagunduta. Gaur arratsaldean eta gauean Mondravemberrek antolatutako egitarauak aurrera jarraituko du Arrasaten, bisita gidatuarekin eta afari solidarioarekin, gizonen gaixotasunak bistarazten jarraitzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen