Txorbela Otxotea antolatuta, datorren larunbatean, azaroak 20, arratsaldeko 19:00etan San Frantzisko elizan, Lesakako Giltzarri abesbatzak kontzertua eskainiko du. Txorbela Otxoteak Lesakan ekainaren 11n abestu ondoren, Giltzarri abesbatzak Arrasate bisitatuko du.
Giltzarri Abesbatza 1996an musika koralaz gozatu eta ezagutzera emateko sortu zen. Isabel Lácar Abril lesakarra izan da koroaren antolatzaile eta zuzendaria hasieratik. Lehen urteetan Bortzirietako jende gaztez osatu bazen ere, gaur egun Abesbatzak 40 bat abeslari biltzen ditu Baztan-Bidasoa eta baita mugaren bertzealdekoak ere.
Giltzarrik musika mota zabal bat landu du, musika antigua ezagutzen denetik, gaur egungo konposizioetaraino, hauen barne, guretako bereziki sortutako obraren bat ere , Euskaldun musika , naiz Amerikarra edo Europarra kontutan hartuz, noski.
Azken urtetan Giltzarriren helburuetariko bat, gaur egungo konpositoreen lana ezagutzera ematea izan da, bere betiko errepertorioa alde batera utzi gabe. Gainera, kontzertuak oraindik berexiago egiteko asmoz, musikari desberdinen laguntza izaten du bere lan batzuetarako. Horrela, ohizko pianoaz gain, organoaren soinuak, saxofoir, klarinete , flauta edo trompeten soinuak, naiz ahots bakarlariak entzun ahal dire ekitaldietan.
Musika heziketa oso garrantzitsua da, hortaz, Giltzarrik ahots teknikazko ikastaroak, baita 2 urtetik behin Kantu Idekien zikloak antolatzen dittu, bertara prestigioa duten zuzendariak gonbidatuz eta parte hartu nahi duen guzientzat deialdiak zabalduz.
Bere aktibitatearekin hasi ez geroztik, Giltzarri Abesbatzak kontzertu desberdin aunitz antolatu dittu, beti musika koralarekiko maitasuna zabaltzeko asmoz. Hiru dira ekitaldi nagusiak. Bortzirietako kontzertuan, ekitaldi bat eskaintzen da bortz herrietako batetan urtean behin, Bigarrena, Lesakan antolatzen den Abesbatzen Topaketa da. Saio honetan hiru koro desberdin biltzen dire. Kontzertu hauek, lan haundiz sortzen dittu Giltzarrik leku eta era desberdinetako taldeak ekartzeko. Azkenik, baino ez horregatik garrantzi guttiagorekin, Haurren Topaketa. Ekitaldi hau, egiz berexia da eta bi helburu nagusi dauzka: musika korala haurren artean sustatu eta abesbatzaren etorkizuna ziurtatzea. Antolakuntza Bortzirietako eskola guztien laguntzarekin egiten da.
Ekitaldi guzti hauez gain, Giltzarrik kontzertuak eta bertze abesbatzekin trukeak antolatzen dittu, bai Lesakan, Nafarroa eta Euskal Erkidegoko leku ezberdinetan, hala nola Gaztela Leonen edo Asturies edo Katalunian, eta Europako hainbat lekuetan, esaterako, Austria edo Frantzian.
EGITARAUA
O VOS OMNES…………………………………………………………..A. SOLER
O REX GLORIAE…………………………………………………JOSU ELBERDIN
AVE MARIA………………………………………………….FRANCISCO IBAÑEZ
MARIAM MATREM…………………………………………..MICHAEL MCGLYNN
O SALUTARIS HOSTIA………………………………………PIERRE DE LA RUE
ZERUPEKO IZAR…………………………………………………….EVA UGALDE
XIRMI XARMA……………………………………………………….EVA UGALDE
UNA PENA NUEVAMENTE………………………………CARLOS GUASTAVINO
IZAR EDERRAK………………………………………………….JOSU ELBERDIN
KRISTALEZ INGURATUTA………………………………………….EVA UGALDE
LELA…………………………………………………………..JULIO DOMINGUEZ
IAUTE IAUTE…………………………………………………….JOSU ELBERDIN