Gelma oraingoz geratu da, Fagor Electronikak darrai eta Polmetasak ERTEa aurkeztuko du

0
2030

Koronabirusaren ondorioz, enpresa batzuek erabaki dute behin-behinean geratzea. Beste batzuek momentuz jarraitzen dute. Gehiengo sindikalak ohartarazi du “etxez etxeko zerbitzuetan langileek kasu askotan beharrezko babesik gabe dihardutela”.

Argazkia: MB Artxiboa.

Koronabirusaren krisiaren ondorioz Arrasaten Fundiciones Gelma, Hotel Alto Deba (Hotel Mondragon), Opticas Larrañaga eta beste enpresa batzuek erabaki dute momentuz geratzea.

LAB sindikatuak azaldu du Polmetasan ERTE (Aldi Baterako Lan-Erregulazio Espedientea) bat prestatzen ari dela Zuzendaritza, “baina oraingoz ez dute aurkeztu eta beraz oraindik ez da negoziazioa hasi”.

Beste enpresa edota kooperatiba batzuek jarduerarekin jarraitzen dute, Fagor Electronicak esaterako: “Guk momentuz lanean jarraitzen dugu”.

Beste kooperatiba batzuek eten behar izan dute jarduera. Aipatzeko modukoak dira Txagorritxu eta Santiago Ospitaleetako kafetegiek, Auzolagun-ek kudeatuak, ezinbesteko ERTE bana aurkeztu dutela.

ELA sindikatutik ohartarazi dute, koronabirusaren arriskuei dagokienean, “etxez etxeko zerbitzuetan eta hainbat egoitzatan langileek kasu askotan beharrezko babes neurririk gabe dihardutela”.

Ondorengo zerrendan azaltzen dira eskualdean ezinbesteko Aldi Baterako Lan-Erregulazio Espedientea aurkeztu duten enpresa batzuk:

Bergaran:

  • Automóviles Ion
  • Rodamientos Eder
  • Gehiber Machined Components
  • Metalúrgica Santa Engracia
  • Lacor Industria del Menaje

Oñatin:

  • Amets Berezao
  • Hijos de Juan de Garay

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen