Gazteok Kantari kalejira ospatuko da ekainaren 23an adinartekotasunean

0
398

Ekitaldia eguerdiko 12:30ean hasiko da Portaloian, gazte talde batek antolatuta. Musikariek lagunduta, ‘Loretxoa’, ‘Txoria txori’, ‘Errefuxiatuena’, ‘Euskaraz bizi nahi dut’,… abestuko dira.

Kartela: Gazte-antolatzaileak.

Antolakuntzatik adierazi dute orain arte Ander akordeolari eta laguna, Mikel Gasteizko klarinete-jolea, 3 ekipo megafoniko eta 4 mikrofono dituztela.

Halaber, herritar guztiak gonbidatzen dituzte 22 kantu abestera: “Gurasoak, aitite-amamak, izeko-osabak, gazte guztiak, guztien lagunak eta umeak”.

Kalerik kale hainbat kanta tradizional abestuko dira:

  • Loretxoa
  • Txoria txoria
  • Baratze bat
  • Euskal Herrian euskaraz
  • Ikusi mendizaleak
  • Xalbador heriotzean

Baita gazte munduko hainbat kantu ere:

  • Sarri, Sarri (Kortatu)
  • Errefuxiatuena (Izaro)
  • Porru Patata (Gozategi)
  • Bexamela eta pastela (Maixa)
  • Euskaraz bizi nahi dut
  • Bizirik gaudelako
  • Zurekin batera

“Etorri, gozatu kantatzen gurekin, lagundu hurrengo erreleboari eta ikasi kanta batzuk”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen