Ibai-Artek eta Kajoik antolatuta, blus doinu eta erritmoekin gozatu ahalko da Herriko plazan, Merkemerkauaren testuinguruan.
Bideoa: MB artxiboa.
Merkealdien azokak zabalik jarraitzen du, eta gaur zuzeneko musika ikus-entzungai izango dugu bertan.
Izan ere, Iker Piris Triok kontzertua emango du Herriko plazan. 1979an jaiotako tolosar hau gitarra bere kabuz ikasten hasi zen. 14 urte zituela blues-arekin lehen harremana izan zuen.
B.B. King edota Guitar Watson bezalako musikariak eredu, 2009an EAEko Goi Mailako Kontserbatorioko (Musikene) ikasketak bukatu zituen.
2018 urtera arte The Romanticos taldeko buru izan zen, eta elkarrekin 3 disko grabatu zituzten: My time, Do it yourself eta Good Vibrations.
Ondoren, Iker Piris & his Dual Electras taldea sortu zuen, eta 2019an ‘Electra’ diskoa grabatu zuten. Urte berean, bakarka ‘Solo’ diskoa editatu zuen.
Eszenatokia hango eta hemengo musikari askorekin partekatu du: Chris Ruest, Greg Izor, Paul Orta, Nico Wayne Toussaint, Mingo Balaguer, Víctor Puertas, Melvin Davis, Blas Picón,…
Gainera, jaialdi askotan esku hartu du orain arte: El Zacatecas Blues de México, Festival de Blues de Lérida, Les Rendez-Vous De L’erdre en Nantes, Relache Music Festival en Bourdeaux, Tournon-d’Agenais Blues Station, Festival de Blues de Hondarribia,…
Gaur bertan arratsaldeko 19:00etatik aurrera Herriko plazan izango dugu zuzenean jotzen. Kajoi tabernak eta Ibai-Artek antolatuta.