Garaiak Pertsonen Kudeaketan Berrikuntza hilabetearen edizio berriarekin itzuli da

0
278

Garaia Parke Teknologikoa Pertsonen Berrikuntzaren agertoki bihurtu da, bigarren edizioarekin. Bertan, hainbat diziplinatako profesionalek beren tresnak, hausnarketak eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte, pertsonen eta lantaldeen kudeaketari dagokionez eta erakundeok bizi ditugun egoeretarako, 2020ko Pertsonen Kudeaketan Berrikuntzaren hilabetearen programa osatuz.

Testua: Garaia Parke Teknologikoa.

Erakundeok badakigu gure baliorik handiena PERTSONAK garela, eta, horregatik, Garaia Parke Teknologikoak, beste urte batez, maiatzean ospatu nahi du PERTSONEN KUDEAKETAN BERRIKUNTZAREN HILABETEA , “Berrikuntza pertsonetatik hasten da” lelo bezala edukiz.

2020an, bizi garen salbuespenezko egoerak kontuan hartuta, eta murrizketak zuzendu arte, jardunaldiak bideokonferentzia bidez egingo dira (webex plataforma).

Garaia Teknologia Parkean beharrezkoa ikusten dugu giza kapitalaren garapena eta berrikuntza osoki integratzea, bai enpresa-erakundeetan, bai gizartean, oro har.

Pertsonen balio eta botere eraldatzailearen adibide argia da osasun-larrialdiko une hau, non pertsonak arazoa konpontzeko protagonista gisa jokatzen ari baikara, eta, horretarako, hainbat tresna behar izan dira, hala nola komunikazioa, kudeaketa emozionala, konfiantza, lidergoa, talde-lana, besteak beste, eta bereziki krisi honen kudeaketan funtsezko eginkizuna izan duten kolektibo guztien aintzatespena.

Osasun-larrialdia bigarren mailara igarotzen denean, pertsonak ere protagonista izango gara ekonomiaren eta gizartearen susperraldiaren fasean, eta fase horri gako berberekin ekin beharko diogu.

Hori dela eta, badakigu diziplina horiek guztiak gizarte-erakunde txikiagoei ere aplika dakizkiekela, hala nola enpresei edo beste kolektibo batzuei, helburuak lortzeko eta gatazkak konpontzerakoan arrakasta ziurtatzeko. Lehiakortasuna eta inplikazio kolektiboa hobetzea.

Maiatzean zehar, pertsonen eta lantaldeen kudeaketaren esparruko hainbat gai, arazo eta kezkari buruzko jardunaldiak eta tailerrak egingo ditugu, hainbat ikuspegitatik.

Eskaintza, oro har, gizarte osoari zuzenduta dago, eta, bereziki, taldean lan egiten duten pertsonei. Hainbat posizio eta eginkizunetatik, giza baliabideetako profesionalei, erantzukizuneko kargudunei eta publikoari edo hezkuntza-sektoreari begira lan egiten dutenei.

Javier Alberdi (Coach PCC exekutiboa eta taldeena) bezalako profesional esperientziadunek eta ezagunek parte hartuko dute “Soldata emozionala: nola bultzatu motibazioa eta produktibitatea zure erakundean” lanaldiarekin, eta langileen emozionaltasuna nola sustatu proposatuko digu LEGO SERIOUS PLAY ® -rekin gamifikazioaren bitartez eta taldearen beharrak detektatu eta gatazkak konpontzen ere ikasiko dugu.

Eli Fisasek, Coach eta Mindfulnessen adituak, ENTZUTEKO, KOMUNIKAZIO ERAGINKORRERAKO eta eremu pertsonalean edo profesionalean KONFIANTZA eraikitzeko tresnak proposatzen dizkigu, pertsonen inplikazio handiagoa lortzeko: “Entzute kontzientea, Harremana eta Konfiantza”.

Planifica Management enpresatik, Jorge Alconero CEOak, “Lidergo Kontzientea: 5 gako eraldaketa pertsonalerako” izeneko saioarekin , ERALDAKETA PERTSONALERAKO bost gakoak planteatuko dizkigu.

Mondragon Taldeko Osasun eta Ongizate Saileko zuzendariak, Iñigo Garatxenak, “Nola Ekidin Erakundeetan Adikzioak” tailerra emango du, eta bertan adikzioen aurkako plan bat garatu ahal izango dugu.

Azkenik, foroari amaiera emateko, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista eta Mindful eating-en aditua den nutrizionistak, work place-an ohitura osasungarriak eta ongizatea mantentzearen onurak erakutsiko dizkigu, “Lantokiko elikadura osasungarrirako gakoak” lanketarekin.

Jardunaldietan parte hartu ahal izateko, izena online eman beharko da. Horretarako, beharrezko informazio guztia gure webgunean edo hemen egongo da.

Irisgarritasunari dagokionez, izena ematen duen orok Webex plataforma erabili beharko du. Beraz, kamera eta audio ordenagailu bat edo wifi konexioa duen smartphone bat erabiltzea gomendatzen da.

Programa: 

JAVIER ALBERDI: Soldata emozionala: nola bultzatu motibazioa eta produktibitatea zure erakundean. 

  • Maiatzaren 5ean (09:00 – 11:00) 

ELI FISAS: Entzute kontzientea, Harremana eta Konfiantza. 

  • Maiatzaren 12an (09:00 – 11:00) 

JORGE ALCONERO: Lidergo Kontzientea: 5 gako eraldaketa pertsonalerako. 

  • Maiatzaren 19an (09:00 – 11:00) 

IÑIGO GARATXENA: Nola Ekidin Adikzioak Erakundeetan.

  • Maiatzaren 26an (09:00 – 11:00) 

AMAIA DIAZ DE MONASTERIOGUREN: Lantokiko elikadura osasungarrirako gakoak

  • Ekainaren 2an (09:00 – 11:00) 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen