Mondravemberko ordezkarien bisita jaso dute Garaguneko lagunek

0
607

Movemberko lagunek baloratu egin dute bisita “esperientzia oso aberasgarria, hunkigarria eta polita” izan dela. Ildo berean, azaroaren 25ean Arkaitz Carracedok hitzaldia emango du Aretxabaletan.

Argazkia eta beheko kartela: Mondravember.

Garaguneko lagunek atzo Mondravemberko ordezkarien bisita jaso zuten, eta Movember mugimenduak bere nondik norakoak azaldu zizkien.

“Esperientzia oso aberasgarria, hunkigarria eta polita” izan zela baloratu du Mondravemberko ordezkaritzak. “Horrelako ekintzek bide onetik goazela erakusten digute” eta horregatik “datorren urteari begira elkarlana bultzatzea erabaki genuen”.

“ESKERRIK ASKO bihotzez Garagune taldeko partaide guztiei

❤️
❤️

Ildo berean, etzi, azaroaren 25ean, Arkaitz Carracedok hitzaldia emango du Aretxabaletako Lanbide Eskolan goizeko 9:00etatik aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen