Bost taldek hartu dute parte, tartean Faltriqueira galiziarra eta Kimua Dantza Kolektiboa dantza taldea.
Gaur arratsaldean Amaia Udal Antzokian ospatu da II. Arrasateko Trikitixa taldeak eta Arrasateko Udalak antolatutako pandero jaialdia. Jaialdiak Ibai-Arteren laguntza ere izan du. ETB1ek aurten ere jaialdia grabatu du.
Bost izan dira jaialdian parte hartu duten taldeak. Euskal Herriko Imanol, Motriku eta Leturia, Martineau Bikotea, Laja II eta Lutxurdio eta Kimua Dantza Kolektiboa dantza taldea, eta Faltriqueira talde galiziarra. Ekitaldiaren aurkezlea Maider Osa Etxeberria arrasatearra izan da, hain zuzen, Arrasateko Trikitixa Eskolako ikasle ohi eta kazetari, besteak beste.
Imanol, Motriku eta Leturia:
Faltriqueira:
Martineau bikotea:
Kimua Dantza Kolektiboa:
Laja II eta Lutxurdio: