Ozenki elkarteak antolatuta, “operako aria eta romanza, eta zarzuelarik onenetako zenbait” ikus-entzun ahalko dira abenduaren 14ko Gala lirikoan. Bertan ere Helena Gallardok, David Bañosek eta Josean Garcíak abestuko dute.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Helena Azkarragaurizar – Ozenki.
Zapatu honetan, azaroaren 27an, salgai jarriko dira Gala lirikorako sarrerak, Ozenki Elkarteak antolatu duena abenduaren 14rako, martitzena, Amaia antzokian egingo dena.
Gala 20:00etan izango da, eta sarreraren prezioa 15 eurokoa da, ondoko tokietan lortu ahalko dira sarrerak: Kutxabanken, Amaiako leihatilan, udal-webgunean eta elkartearen webgunean: ozenkielkartea@hotmail.es
“Galan entzun ahalko dira operako aria eta romanza, eta zarzuelarik onenetako zenbait, bakarlari, bikote edo koru formatoan”. Bertan parte hartuko dute:
Helena Gallardo soprano madrildarrak, ibilbide luzeko abeslaria eta kantuko zenbait sari lortu ditu, besteak beste, Pedro Lavirgen y Teatro de la maestranza de Sevilla saria.
Operako rol nagusietan debutatu du: La Traviata, Aida, Otello, Carmen, Turandot eta zarzuelan. Madrilgo zarzuelaren eszenatokietan jardun ohi du, genero horren obra nagusietako protagonista bezala: La del Soto del Parral, Gavilanes, La tabernera del Puerto…
David Baños tenore murtziarrak, Logroñoko nazioarteko kantu txapelketaren irabazleak, debuta egin du aktore nagusi bezala Parisko Massy Operan ‘Tosca’n, Craiova opera erromatarrean ‘Traviata’n Alfredoren paperean eta nazioko eta nazioarteko Opera 2001 konpainiako protagonista gisa. Adibidez gaur egun Errumaniako operan solista da ‘Madame Buterfly’n.

Arrasateko Goikobalu abesbatzak ere parte hartuko du, Iñaki Maidaganek zuzenduta. Abesbatza 1989an gorpuztu zen, eta ordutik kantugintzan buru-belarri aritu da. Kontzertuak Euskal Herrian, espainiar eta frantziar estatuetan, Ingalaterran, Galesen, Argentinan,… eman ditu. Gainera, zenbait sari lortu ditu, tartean Vaciamadriden 2006an eta Ejea de los Caballerosen 1991n.
Zuzendaritza musikalaz Arkaitz Mendoza arduratuko da. Pianista eta orkestrako zuzendari. Pianista y director de orquesta. García Asensio eta Aldo Ceccato-ren ikasle. Donostiako Victoria Eugeniaren denboraldiko titularra, musika-hamabostaldiko kolaboratzailea, eta Donostiako Jazz Festibalaren baitan zuzendu egin zuen Nat King Cole-ren omenaldia , Gregoy Porter abeslariarekin batera. Hortaz gain, Oviedoko operarekin kolaboratzen du.
Eszena Josean Garcíak zuzentzen du, baritono eta zuzendari artistikoa. Zarzuelako antzezlan mordo bat zuzendu ditu eta horietan parte hartu du Kursaalen, Victoria Eugenian, Bilboko Campos Elíseos antzerkian, Toledoko, Guadalajarako eta Benidormeko auditorioetan eta Alacanteko antzerkian 10 urtez zarzuela denboraldian. Halaber, kolaboratu du ‘Tosca’ operako talde teknikoarekin Kursaalean, Ainhoa Artetarekin eta Paco Azorín-ekin eszena zuzendaritzan.
Arrasaten, Amaiako eszenan ere ikusi ahalko dugu, solista bezala abestuz bai bakarka baita bikoteka ere. Ekitaldia Ozenki Elkarteak antolatzen du, Arrasateko Udalarekin, Ibai-Arterekin eta Goiena aseguruekin elkarlanean.