Operako aria eta romanza, eta zarzuelarik onenetakoak eskaini zituzten Helena Gallardo sopranoak, David Baños tenoreak, Goikobalu abesbatzak eta Arkaitz Mendoza pianistak, Josean Garcia eszena-zuzendariarekin.
Bideoak: Goikobalutik.
Ozenki elkarte lirikoak antolatuta, ikus-entzule ugari bertaratu ziren Amaia Udal Antzokira astearte arratsaldean. Gala lirikoak ondoko egitaraua eskaini zuen:
- Ensalada italiana (R. Genè): David Bañosek abestuta
- Aria de la flor de Carme (Bizet): David Bañosek abestuta
- Vissi d’arte (Puccini-ren Tosca): Helena Gardok abestuta
- Coro de esclavos (Verdi-ren Nabucco): Goikobaluk abestuta
- Dúo de Lucia (Donizetti-ren Lammermoor): Helena Gallardo eta David Bañosek abestuta
- Vesti la Giubba (Pagliacci-ren Leoncavallo): David Bañosek abestuta
- Coro de Gitanos (Verdi-ren Il Trovatore): Goikobaluk abestuta
- Un bel di vedremo (Puccini-ren Madame Buterfly): Helena Gallardok abestuta
- Nessum Dorma (Puccini-ren Turandot): Goikobaluk eta David Bañosek abestuta
- Seguidillas (Bretón-en La Verbena de la Paloma): Goikobaluk abestuta
- Coplas de D. Hilarión (Bretón-en La Verbena de la Paloma): Josean Garciaren eskutik
- Canción Húngara (Serranoren Alma de Dios): David Baños eta Goikobaluk abestuta
- María de la O (Lekuona): Helena Gallardok abestuta
- Dúo de la Tabernera del Puerto (Sorozabal): Helena Gallardo eta David Bañosek abestuta
- Ronda de Enamorados (Soutullo y Vert-en Soto del parral): Goikobaluk abestuta
- Por el Humo… (Vives-en Doña Francisquita): David Bañosek abestuta
- La Petenera (Torroba-ren La Marchenera): Helena Gallardok abestuta
- Concertante de Katiuska: hirukotea eta koruak abestuta
- Hator, hator (gabon-kanta): hirukotea eta koruak abestuta
- Brindis (Verdi-ren La Traviata): hirukotea eta koruak abestuta
Ikus-entzuleek txalo beroak eskaini zizkieten bakarlariei, abesbatzari, piano-joleari eta Ozenki elkarteari, besteak beste.