Ez da igo positibo emandako arrasatearren kopurua: 177 dira

0
1453

Herenegun bezala, atzo 177 positibo zenbatu ziren, azken datu ofizialen arabera. Halaber, 14 pertsona daude ingresaturik Arrasateko erietxean.

Arrasate positibo gehien dituen 9. udalerria da Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Hala ere, gaur Osakidetzak jakitera emandako datuen arabera, herenegundik atzora arte ez zen igo koronabirusean positibo emandako arrasatearren kopurua. Hala, 177 positibotan mantentzen da.

Era berean, 14 pertsona daude ingresatuta Debagoieneko ESIn. Pertsona horien artean arrasatearrez gain, beste udalerri batzuetako pertsonak egon daitezke. Herenegundik atzo arte 2 pertsonek jaso zuten alta bertan, orain arte jakinarazitako azken datuen arabera. Animo guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen