Ibai-Artek antolatuta, emanaldia Arimazubi plazan izan zen, eta talde bergararrak ‘washboard’ izeneko instrumentua erabili zuen, besteak beste.
Arrasate Blues aurten Arrasateko erdigunean hedatu da, eta kontzertuetako bat Uribarriko Arimazubiko plazan izan zen.

Mikel Etxeberria, Asier Elorza eta taldeko beste lagunek Mississippi-ko doinu zaharrak ekarri zituzten, bai eta euskaraz ekarri ere.

Hartara, armonika edota washboarda baliatu zituzten, publikoaren gozamenerako.



