‘Euskara jantzi, lotsak erantzi!’ izango da Sanjoanetako goiburua

0
637

Beheko testua: Arrasate Euskaldun Dezagun.

Badugu jadanik 2023ko San Joanetako zapiak eramango duen leloa: EUSKARA JANTZI, LOTSAK ERANTZI!

Leloaren egileak, Kepa Arriola, Mikel Makazaga eta Aitzol Aretxaga dira, eta 100 euroko ordainsaria eskuratuko dute.

AEDk antolatutako lehiaketara aurkeztutako 46 proposamenetatik 3 finalistak aukeratu zituen elkarteak osatutako epaimahaiak, eta zapatuan herritarren esku geratu ziren, euren gustukoa aukera zezaten, Instragram bidez egindako bozketan.

Hala, “Euskara jantzi, lotsak erantzi!” izan da lelo bozkatuena, botoen %67 bereganatuta. Bigarren postuan geratu da “Makalari gogor, euskarari sutsu!” botoen %19 lortuta eta hirugarren, “Ez surik itxungi, ixotu euskera!”, botoen %14arekin.

Eskerrik asko lehiaketan zein bozketan parte hartu duzuen guztioi eta zorionak hirukote irabazleari!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen