‘Euskara eta rocka, zozoak beleari ipurbeltz’ mahai-ingurua egin da

0
698

Ez Donk Amaituk antolatuta, Garbiñe Ubeda idazleak, Josu Ximun Billelabeitia musikaria eta Haritz Artola musikariak aritu dira.

Argazkiak: EDA.

Aurrera jarraitzen du Ez Donk Amaitu ekimenaren egitarauak, eta atzo arratsaldean mahai-ingurua egin zen Kulturaten.

Jokin Bereziartua ‘Yoko’ kazetariak zenbait galdera mahai gainean jarri zituen, eta horiei erantzuten aritu ziren ondorengo hiru lagunak:

Garbiñe Ubeda idazle eta Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, Belako taldeko Josu Ximun Billelabeitia gitarra-jolea eta Haritz Artola musikaria (Bizkardunak, Brigada Criminal, Fiachras).

Antolakuntzak baloratu du “eztabaida interesgarriak” sortu zirela ekitaldian zehar. Ekimen honen egitarauak aurrera jarraitzen du:

Ez Donk Amaitu egitaraua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen