European Blues Challenge-ko irabazlea Arrasate Bluesen izango da

0
293

Kontinente mailako txapelketa irabazi dute Noa & The Hell Drinkers Polonian. Talde donostiarrak 2023ko Arrasate Blueseko lehen kontzertua eskainiko du. Gainera, europar txapelketaren 2015eko irabazleak ere gurean izango ditugu: Travellin Brothers.

Goiko argazkia: European Blues Radio.

European Blues Union-ek antolatuta, kontinente mailako musika estilo honen lehiaketa egin da Chorzów hirian (Polonia).

“Bluesaren Eurovision” bezala ere definitu izan dute, eta Noa & The Hell Drinkers estatu espainiarra ordeztu du lehian.

Azpimarratzekoa da talde honek bitan jo duela Arrasate Blues jaialdian: 2021ean Ferreriasko plazan eta iaz jaialdiaren inaugurazioan Herriko plazan.

Ildo honetan, Donostiako taldeak lehiaketan parte har zezan, Arrasate Bluesek horren alde bozkatu zuen espainiar estatuko Aholkularien Kontseiluko epaimahaikide bezala. Bere botoak erabakigarriak izan ziren.

Noa & The Hell Drinkers eskainiko dute, hain zuzen ere, aurtengo Arrasate Blueseko lehen kontzertua, uztailaren 13an.

Azpimarratzekoa da ere European Blues Challengen 2015eko irabazleek, Travellin Brothers, gurean izango direla, uztailaren 15ean, Trudy Lynn handiarekin, Grammyetarako bi izendapen lortuak dituena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen