Etxepek Gaztetxea kantuan eta dantzan jarri du Ttak Egunean

0
1211

Ttak gazte taldeak antolatuta, Arrasateko laukoteak musika urbano kontzertua eman du bart, Gaztetxea beteta. Jaialdian ere Aretxabaletako Oihu! taldea eta Beasaingo Muxutruk Erromeria aritu dira.

Ttak Egunak aldarrikapena eta jaia uztartu zituen atzokoan, Euskararen Egunean nahiz Nafarroaren Egunean, eta horren adibide bartko Gaztetxeko jaialdia izan da.

Beasaingo Muxutruk Erromeria, Aretxabaletako Oihu! taldea eta Arrasateko Etxepe oholtzara igo dira ikus-entzuleen gozamenerako.

Oihan Uribarren ‘Fane’, Eli Maidagan eta Markel Mendizabal ‘Axeri’ mikroetan, Etxepek rapa eta trapa estiloak eskaini ditu, besteak beste. Horrela, musika urbanoa eskainiz, Gaztetxea bete dute eta publikoa dantzan eta kantuan jarri dute, txalo beroak jasoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen