Ekimen bateratua egin dute Etxepe, Txikitxu Arrostaitz eta Lore Gazteek

0
1341

Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz dantza taldeak eta Etxepe musika urbano kolektiboa elkarrekin aritu dira oraintsu Garagartzan.

Argazkia: Ekimen bateratua.

Bi dantza taldeek sare sozialen bitartez aurreratu ahal izan dute ekimen bateratu bat egin dutela Arrasateko Etxeperekin, duela egun gutxi Garagartza aldean.

Lore Gazteak baloratu duen bezala, “gauzatxuak datoz! Haize berrixe… Plazer bat @etxepe_ @txikitxuarrostaitz!”.

Halaber, Txikitxu Arrostaitzek iragarri duen bezala, “aurrerago ikusiko duzue gaur egindakoaren emaitza! Eskerrik asko @etxepe_! Eta plazera izan da, @loregazteak!”. Beraz, momentuz itxaron beharko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen