Talde arrasatearrak uztailaren bukaeran ekin zion lana aurkezteari, eta disko honetan zenbait lagun dituzte kolaboratzeaile. Datorren kontzertua Bilboko Aste Nagusian izango da.
Bideoak: Etxepe.
Musika egiten duen lagun talde arrasatear honek uztailaren amaieran ‘Etxeperreo’ diskoa ezagutzera ematen hasi zen.
Mikroan ‘Fane’, ‘Eli’ eta ‘Axeri’k dihardute, eta produkzioan batez ere Denso eta Markel Maidaganek. Zuzenekoetan ‘An2an’ aritzen da mahaiko lanetan.
Etxepeko kideekin batera, disko honetan ‘Fane’ren arreba Anixe, Tatta, Mutiko, Golden21k, Urbek,… kolaboratu dute.
Abestiek, besteak beste, reggagetoia dute basea, eta lan honetan Etxeperreo, 23, Perreo Diaboliko, Papitxulo, O de Tualet, Goxua, Kapoeira, VAMP edota Porrón entzungai daude.
Hortaz gain, ‘Malekoia’ bideoklipa egin dute, Iñaki Lizarraga edizioan, eta abestiaren produzkioaz Markel Maidagan eta Denso arduratu dira. Produktore honek egin ditu audioaren grabazioa, nahasketa eta masterizazioa.
‘Papitxulo’ abestiarekin ere ikus-entzunekoa egin dute, Densok irudiak grabatuz, eta Iñaki bideoaren edizio eginez. Segurtasun kamera Kepa Urzelai, eta FEZE produkzioan aritu da. Argazkiak Antton Galarzaren esku.
Arrasateko taldeak diskoa han eta hemen aurkezteari ekin dio, eta hauek dira aurki emango dituzten kontzertuak:
- Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 26an
- Oñatiko Atzeko Kaleko Jaixetan, irailaren 8an
- Arrasateko Erguingo Jaixetan, irailaren 15ean
- Orereta-Errenteriako Atlantikaldian, irailaren 16an
Aurrera Etxepe!