Jaialdi musikala Merkemerkauarekin batera ospatuko da ostiralean eta larunbatean, Arrasateko Trikitixa Eskolak eta Ibai-Artek antolatuta.
Framea: Faltriqueira.
Ostiralean bertan (irailak 2) Eskolara Plazara jaialdia izango da. Hala, arratsaldeko 18:00etan Trikitixa Eskolako lagunak Kulturolatik kalejira egingo dute Herriko plazara.
Ondoren, enparantzan bertan ere pieza batzuk joko dituzte, eta ondoren “taloak jateko aukera izango da; baita panderoak ikusi eta erosteko aukera ere; Txatxilipurdirekin jolasak izango ditugu…”.
Gainera, “soinua eta panderoaren inguruan edozein zalantza argitzeko bertan izango gara. Hori baita festa honen aitzakia, trikitixa eskola herriarengara gerturatzea gure berri izan dezaten”.
Trikigin txapelketa ez da faltako, eta bertan Arrasateko zenbait tabernak nor baino nor arituko dira, zeinek egin gin onena. Hortaz gain kontzertu “bikainak izango ditugu”:
Sine Die: Xabier Zabala eta Igor Torre, Portaloian, ostiralean 20:00etan.
Etoile Musette: Belgikar estatutik Raquel etorriko da, txontxongilo ikuskizunarekin eta jarraian bere kontzertuarekin. Bi saio eskainiko ditu: zapatuan 18.00etan Herriko plazan txotxongiloekin, eta zapatuan 20.00etan baita Herriko plazan ere.
Faltriqueira: Galiziar nazioko taldea. “Ekainean, II.Pandero jaialdian izan genituen eta larunbatean talde osoa ikusteko aukera izango dugu”. Larunbatean 23:00etan Herriko plazan.




