El Volquete, Gaiteroak, Udalaxpe,… musika nonahi da Ferreriasen

0
1656

Ferreriasko Jaien – Kubatar Iraultzaren Jaian, adibidez Arrasate-Aramaioko punk-rock-pop taldeak debuta egin du. Gainera, Kaixo taldeak dantzaldia plazaratuko du gauean.

Musika eta dantza proposamen ugari dira Ferreriasko Jaiak – ‘Siempre 26’n, eta esaterako El Volquete taldeak debuta egin berri du Basatin:

Arrasate-Aramaioko taldeak kontzertu honekin agur esan dio Aido-ri, ekainean agur esan zuen arrasatear-irlandar lagunari.

Antton, ‘Barba’ eta Gillenen emanaldaia publiko ugarik jarraitu du Basati tabernan, punk-rock-pop kontzertua.

Hortaz gain, Udalaxpeko lagunak eguerdian eta arratsaldean kalean gora eta behera ibili dira, kultura tradizionala han eta hemen zabaltzen.

Gauza bera egin dute arratsaldean Arrasateko Gaiteroak, Erraldoi eta Kilikien Konpartsari doinua markatzen. Erraldoi ertain eta txikiak dantza egin dute, haur ugari erakarriz. Indarrak berreskuratzeko, Jai Batzordeak merendola bat prestatu die Ferreriasen bertan.

Musika ez da bertan amaitu, gaur gauean Kaixo talde oñatiarrak dantzaldia eskainiko baitu, kale-afariaren ostean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen