Ekintzaz josita dator aurtengo Bibliotekaren Eguna

0
602

Testua eta kartela: Arrasateko Biblioteka

Urtero bezala urriak 24an Liburutegien eguna ospatzen dela eta, Arrasateko udal bibliotekak egitarau interesgarria antolatu du adin guztiak kontuan hartuta.

Espainiako Kultura Ministeriotatik bultzatuta hasi zen egun hau ospatzen, 1997. urtean. Urriak 24an Balkanetako gerran, 1992. urtean erre zutelako Sarajevoko Liburutegia, suntsiketa oroitzeko jaio zen egun hau.

Aurrengo leloa hauxe da:  “ Komunitateak ehunduz” . Eta hori azpimarratu nahi dugu, liburutegiek gure herrietan lotura sendoak eraikitzeko duten funtsezko zeregina. Gure liburutegiek pertsonen esperientziak eta ezagutzak elkartzen dituzten hariak direla, alegia.

https://www.culturaydeporte.gob.es/cultura/areas/bibliotecas/mc/dia-bibliotecas-2023/presentacion.html

Leloaren adibide garbia da Arrasaten antolatu dugun Giza Biblioteka jarduera,  urriak 24an bertan ospatuko dena, arratsaldeko 18:00etan Bibliotekako hemerotekan.

Hainbat arrasatear eta euren esperientzia zuzenean ezagutzeko aukera dago. Hemen partaideen inguruan informazio gehiago:

Oso ekimen berritzaileak dira gaztetxoei begira antolatu ditugunak:

-Haurrentzako filosofia tailerra, Kulturaten egingo da lau astelehen arratsaldeetan: urriaren 16an eta 30ean eta azaroaren 13 eta 27an, arratsaldeko 17:00etan.

Bertan Jakinmin elkarteko kide batek praktika filosofikoa zabalduz, dinamika ludikoaren bitartez, pentsamendua suspertzeko jolasak eta sormena bultzatzeko jarduerak proposatuko ditu.

-Santa Marina auzoan dugun bibliotekan Steam tailerra familientzat antolatu dugu, urriak 20an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan, 10-14 urte bitarteko gazteentzat da eta heldu batekin etortzea eskatzen zaie. Helburua gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzea senide eta gazteek teknologiarekin esperientzia positiboa izan dezaten.

-Eta urriak 20an ere, arratsaldeko 20:00etan,Areto Nagusian,  Anonyme Popular izeneko kontzertu mundiala izango dugu: Rafa Rueda musikaria eta Igor Elortza idazle eta bertsolarien eskutik. Kontzertu gogoangarria da, ikusi dutenek biziki gomendatzen dutena. Eta berriz ikusteko eta disfrutatzeko prest gaude!

-Haur txikientzat, bestalde, azaroak 2an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Kulturaten, Poltsikorako poemak poesia kontakizuna izango da. Bi sortzaile gonbidatu ditugu saioa gidatzeko: Saroa Bikandi eta Amaia Egidazu idazleak. 4 urtetik aurrekoentzat da eta aurrez izena eman behar da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen