Kartela: Antolakuntza.
Sortzaile arrasatearrak zuzenean arituko dira ostiral honetan kolektiboaren gaztetxe tolosarrean, gaueko 22:00etatik aurrera. Ekiñek iaz ‘Besterik ez’ diskoa atera zuen kalera, bere lehendabizikoa, eta urrian esaterako Arrasateko Gaztetxean aurkeztu egin zuen lagun giroan.
Assata boskote arrasatearrak 2020an ‘Egologista’ lana jendarteratu zuen, eta urtebete lehenago gauza bera egin zuen ‘Dantzatu madarikatuok’ diskoarekin, funk, pop, soul, elektronika eta punk estiloak eskainiz.




