Eguraldiak lagundu ez arren, herritarrak ibili dira azken pagotxen bila

0
517

Gaur da merkemerkauaren azken eguna. Ibai-Artek antolatutako ekimenean, beherapenak dauzkaten produktu ugari erosi ahal izan dituzte arrasatearrek: euritik babesteko arropek, zapatek,… baita etxe barrurako pijamek, zapatillek, erremintek,… Gainera, udaberrirako datozen nobedadeak ere ikusgai egon dira. Zoritxarrez, hiru egunetan eguraldiak ez du lagundu, ahal ere herritarrak kalera irten dira herriko komertzioak bultzatzera.

12.00etatik aurrera eta Maiatzaren 1a Plazatik hasita ere, Elens River’s Dixieland taldea izan da, plazan amaituz.

Ondoren, 19.00etan Arbolapetan, 19.45etan Portaloian eta 20.30etan Herriko Plazan, Crazyjazzers banda izango da.

“Gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, baita prestatu den egitarauaz ere. Beraz, ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!! Eta sentitu New orleansen!! Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen