Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak denboraldiari ekin dio, eta asteburu honetan Udaberri torneoan eta Madrilgo Komunitate Autonomoko torneoan arituko dira.
Argazkiak: Sebas Lozano eta ADGT
Asteburu honetan talde arrasatearrak bi txapelketa garrantzitsu izango ditu: Martxoaren 8an, Udaberri torneoko lehen fasea Donostian izango da.
Karmelo Balda frontoiak hartuko du ekitaldia, eta Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko alebin, infantil eta kadeteek taldean parte hartuko dute, ondoko lagunek hain zuzen:
- Alebin taldeka (pelota/esku libreak): 24 gimnasta
- Infantil taldeka (uztaia): 20 gimnasta
- Kadete mailan (uztaia / pelota): 6 gimnasta

Bestalde, Aerobikeko taldea osatzen duten gimnastek Madrilgo Komunitate Autonomoko trofeoan parte hartuko dute. Txapelketa Martxoaren 8an Paracuellos de Jaramako kiroldegian izango da eta bertan gimnasta hauek parte hartuko dute:
- N2 mailan, bakarka: Liyanis Alonso
- N3 mailan / hirukotean: SaraYan Azkarate, Maider Agirreurreta, Nora Marco
- N4 mailan / hirukotean: Uxue Azkue, Nahia Irazola, Izaskun Garcia
- N7 mailan / bakarka: Uxue Azkue
Animo eta zorte on guztiei!
