Dragoi Taldeko 4 kidek 3. postua lortu dute Europako txapelketan

0
694

Argazkiak: Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea.

Turkian Europako Aerobic Txapelketa jokatu da, eta bertan parte hartu dute Arrasateko Dragoi Taldeko hiru gimnastak: Maria Martiarenak, Uxue Azkuek eta Nahia Irazolak. Turkiara Elena Lanuza entrenatzailearekin joan dira. Aerostep modalitatean parte hartu dute, eta hirugarren postua lortu dute Italiaren eta Hungariaren atzetik.

Taldea 8 gimnastek osatu dute: Maria Martiarena, Uxue Azkue eta Nahia Irazola ‘dragoiek’ [goiko argazkian], (Noah Berrocal joan behar zen, baina lesio larria izan du belaunean), eta Gasteizko Biribilduko Nerea Corres, Pablo Corres, Irati Quintana, Paula Aizpurua eta Janire Moreno. Espedizioan bi entrenatzailek ere parte hartuko dute: Arrasateko taldeko Elena Lanuza eta Gasteizko Biribilduko Ainhoa Sanchez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen