Delirium Tremens eta McOnak taldeek ere kontzertuan parte hartuko dute, 2022ko maiatzaren 28an.
Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko taldea 1996an sortu zen, duela mende laurden bat, eta Mauka Musikagintzatik azaldu duten bezala, Arrasatek “punk eta oi! musika batzeko joera argia izan du. Horren ondorioz horrelako taldeak sortu egin dira Debagoienean. Des-Kontrol eragin horren adibide argia da, eta gehitu egin behar zaio bere urterik urteko garapena, oi! eta streetpunka bere bizitza-estiloa egiten”. Zorionak Des-Kontrol!
Kontzertu berean Deliriun Tremens taldeak bere berragerpena egingo du. Mutrikun sortu zen 80etan eta talde entzutetsua egin zen. 30 urteren ostean, Arrasateko Mauka Musikagintzak berriki iragarri duen bezala, taldea itzuliko da, zendutako Iñigo Muguruza barik baina disko berri batekin.
BECeko kontzertuan ere Lekeitioko McOnak taldea arituko da, bere 10. urteurrenaren harira. Bart Kooltur Ostegunetan aritu da, ‘Bitakora’ izeneko lan berria aurkezten.