Del Val talde arrasatearrak, ‘Lo Ezin’ “indarra eta sentiberatasuna erakusten duen” single berria aurkeztu du, jada, plataforma guztietan eskuragarri dagoena. ‘Duda- muda Karrusel Geldiezina’ lanaren hirugarren aurrerapena da.
Kantu berri honekin batera Maite Artajo iruindarrak zuzendutako bideoklipa plazaratu dute. “Nafarroako Taxoare herrian filmatutako bideoak insomniozko gau bat esperientzia estetiko indartsu bihurtzen du”.
Bestetik, Sara Alonso musikariaren laguntza ere izan dute. “Bere ahotsa ezin hobeto lotzen da Jonenarekin, abestiaren karga emozionala indartzen duen ahots-ehundura hipnotikoa sortuz”.
LP osoa eskuragarri dago Spotifyn, edizio fisikoa berriz, udazkenean kaleratuko da, taldea prestatzen ari den aurkezpen-birarekin bat etorriz.



