David Rodriguezek udako argazki txapelketan parte hartu du

0
1696

David Rodríguez Feok bi argazki aurkeztu ditu: lehena Indiako Rajasthan estatuko Jodhpur hirian egina dago. ‘Bibote baten ohorea’ deitzen da, eta ildo horretan “indiarrek beren ohorea bibotearen handitasunaren arabera neurtzen dute”.

Bigarren argazkiak Diskit Gompa erakusten du, Indiako Ladakh estatuko Nubra Haranean dagoen monasterioa. Haran hartako “monasterio budista zaharrena (XV. mendea) eta handiena” da.

Uda honetan zuk egin duzun edo egingo duzun argazki bat mondraberri@gmail.com helbidera bidal dezakezu.

Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidal ditzakezu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:

  • Argazki egilearen izen-abizenak
  • Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
  • Esperientzia horri buruzko komentario bat

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren zenbait pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat da Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen