“Complicidades” argazki erakusketa antolatu du Arrasateko Emakume Txokoak otsailaren 16tik 28ra

0
121
  • Emakume Txokoan izango da, otsailaren 16tik 28ra, eta ordutegi honetan bisitatu ahalko da: astelehenetik ostegunera 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara; ostiraletan, 10:00etatik 15:00etara.
  • Emakumeen borrokak eta erresistentziak islatzen ditu erakusketak, egileak berak herrialde desberdinetan bizitakoaren ikuspuntutik abiatuta. 19 argazkik osatzen dute erakusketa.

Arrasateko Emakume txokoak “Complicidades” argazki erakusketa antolatu du Emakume Txokoan otsailaren 16tik 28ra. Mabel Medina Valenzuela da egilea, Peruko ikus-entzunezkoen errealizadorea, Quechua herrikoa. Bere ibilbidea islatzen du erakusketak emakume izatearen ikuspegitik, gizarte komunikazioan dituen gaitasunez baliatuta eta Quechua herriko ondorengo gisa.

Bideo eta argazki errealizazio dokumentaletan parte hartu du Medinak Latinoamerikan eta Europan, baita komunikazio komunitarioko prestakuntza-prozesuetan ere, zehazki Peruko eta Latinoamerikako indigenen eta nekazarien mugimenduekin. Egun, Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sarean parte hartzen du.

Erakusketa emakumeen ingurukoa da, baina haien bizipen eta irudiak jasotzeaz gain, egileak berak bisitatutako lurraldeei buruz irudikatzen diren borroka-prozesuez duen ulermen eta inplikazioaz ere hitz egiten du.  19 argazkik osatzen dute erakusketa.

“Konplizitateen” bertsio honetan, Abya Yala-ko hainbat lurraldetako (Bolivia, Peru eta Argentina) eta Euskal Herriko emakumeen borrokak eta erresistentziak azaltzen dira, besteak beste ardatz izanik sexu-erasoak, lurraldearen defentsa, autodeterminazioa eta elikadura-subirotasuna.

Arrasateko Emakume Txokoan egongo da ikusgai astelehenetik ostegunera 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan, 10:00etatik 15:00etara. Erakusketara bertaratu aurretik hitzordua hartzea komeni da 943 79 41 39 edo 618 20 62 33 telefonora deituta edo emakumetxokoa@arrasate.eus helbidera idatzita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen